Behategia: Euskal Hedabideen behatokia

Euskal Hedabideen Behatokia (Behategia) antena bat da. Antena bat hedabideen mundura zuzendua; eta antena bat euskal hedabideei begira dagoena, euskaraz diharduten hedabideen eragin kuantitatiboa eta kualitatiboa neurtzeko.

Zer da Behategia Analytics

Behategia Analytics Hekimen Euskal Hedabideen Elkartearen proiektua da, elkarteko webguneen analitika batzuk jaso eta bi helbururekin lan egiteko sortua: elkartearen baitako bilakaera aztertzea eta webgune desberdinen aldagaiak konparatuz tresnak hobetzeko baliatzea. Horretarako, webgune bakoitzaren aldagai hauek guztiak neurtzen dira.

Nola?

Tresna honen erabiltzaileek datuak eskuz eman ditzakete edo era automatikoan hornitzaileetatik datuak jasotzeko baimena eman.

Horretarako, hedabide bakoitzak bere Google Analytics, Facebook eta Instagram kontuetarako sarbidea eman dezakete zerbitzu horiek eskaintzen duten OAuth2 zerbitzua erabiliz.

Zerbitzu horri esker hedabide bakoitzak bere izenean baimena eman digun webgune, Facebook orri edo/eta Instagram kontuen estatistikak deskargatzeko baimena ematen dio tresnari, datu horiek eskuz sartzen ibili behar ez izateko.

Hasi egin nahi dut!

Tresnan sartzeko login egin behar duzu.