Behategia: Euskal Hedabideen behatokia: pribatutasun-politika eta lege-oharra

Lege-oharra

Enpresaren datuak

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoaren 34/2002 Legearen 10. artikuluak ezartzen dituen betekizunen kari, enpresaren datuak ondoak direla jakinarazten dizuegu:

  • Izena: Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea
  • IFZ: G75082628
  • Egoitza soziala: Martin Ugalde Kultur Parkea. Gudarien Etorbidea, 29. 20140, Andoain (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: hekimen@hekimen.eus
  • Gipuzkoako Erregistro Orokorrean inskribatuta

    behategia.eus webgunera heltzen denak erabilera pertsonal eta pribaturako baino ezin du erabili webgune horretako materiala. Helburu komertziala duen erabilera debekatuta dago, hortaz, aurretiko eta idatzizko baimenik izan ezean. Erabiltzaileak erantzukizun osoz erabiliko ditu behategia.eus guneko web orrien informazio, datu eta eduki guztiak, eta zerbitzuak eta edukiak ondo erabiltzeko konpromisoa hartuko du; hots, ez ditu inoiz legez kontrako jardueretarako erabiliko.

    Erabiltzaileak hemen zehaztutako baldintza guzti-guztiak onartzen ditu.

    Euskal Hedabideen Behategiak du eduki, konfigurazio, aurkezpen, zehaztapen eta zerbitzuen parte bat bere aldetik eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu, hedatu edo ezabatzeko eskubidea. Halaber, oraingo erabilera baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita behategia.eus webgunean dagoen beste edozein baldintza ere.

    Euskal Hedabideen Behategiak ez du ziurtatzen webgunera heltzeko edo bere edukian ez dagoenik akatsik, ezta egoki eguneratuta dagoenik ere, ahalegin guztiak egingo baditu ere hori saihestu, konpondu edo eguneratzeko.

    behategia.eus webguneko estekak erabiltzaileari Interneten gaiarekin erlazionatutako beste informazio iturri batzuk daudela jakinarazteko baino ez daude. Estekok egoteak ez du esan nahi horiek bisitatzeko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egiten denik; hortaz, Euskal Hedabideen Behategia ez da horien bidez lortutako emaitzaren erantzule izango.

    Euskal Hedabideen Behategia ez da erabiltzaileen ordenagailuetan gerta daitezkeen kalte-galeren erantzule izango, birus informatikoak edo edozein programa kaltegarri direla eta.

    Cookieak

    Cookie-ak erabiltzailearen ordenagailuan kokatzen diren datu fitxategi txikiak dira; ezin dituzte disko gogorreko datuak edo beste zerbitzu-emaile batzuek sortutako beste cookie batzuk irakurri, eta erabiltzaileak egindako bisiten inguruko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko erabiltzen dira, zerbitzuen eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko eta nabigazioa errazteko, erabilitako hizkuntzari, pasahitzari, eta abarri dagokionez; bai eta beste mota bateko informazioa emateko ere, hala nola, IP helbideak, ikusi dituen eduki zehatzak, data eta ordua eta bertan eman duen denbora.

    Erabiltzaileak askatasun osoz erabaki dezake disko gogorrean cookie-a jartzea edo ez; nabigatzailea konfiguratu dezake cookie guztiak, besterik adierazi ezean, onartu edo ez onartzeko, edo, cookie bakoitza hartzerakoan, pantailan ohar bat jasotzeko; hartara, une horretan erabaki dezake jarri edo ez. Badira bisita egin ondoren cookie-a ezabatzeko aukera ematen duten nabigatzaileak ere.

    Erabiltzaileak behar pertsonalen arabera konfiguratu ahal izango du nabigatzailea, cookie-ak jasotzea baimendu edo horiek disko gogorrean instalatzea eragotzi ahal izan dezan.

    Horretarako, informazio hau zabaltzeko bere nabigatzaileak dituen jarraibideak eta gidaliburuak kontsulta ditzake.

    Euskal Hedabideen Behategiaren web orrira sartzen bazara zure ordenagailua cookie-ak jasotzea baimentzeko konfiguratuta duzula, Euskal Hedabideen Behategiaren zerbitzuak erabili nahi dituzula eta cookie-ak erabiltzea baimentzen diguzula ulertuko dugu.

    Euskal Hedabideen Behategiak cookie-ak erabiltzen ditu behategia.eus webgunean erabiltzailearen nabigazio lehentasunen memoriarako. Gainera, Google Analytics gehitzen du, zeinak bere cookie –ak sortzen dituen, webgune hau erabiltzerakoan helburu estatistikoetarako eta erabiltzaileen portaeraren azterketarako erabiltzen dena.

    Datu pertsonalak babestea

    Euskal Hedabideen Behategiak behategia.eus webguneko erabiltzaile gisa eman diren eta/edo posta elektronikoren bidez eman diren datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen ditu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta hura garatzeko araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak ezartzen dutenaren arabera.

    Erabiltzailea jakinaren gainean gelditzen da, eta webgune honetan bildu diren bere datuak, baita etorkizunean emango dituenak ere, Euskal Hedabideen Behategiarenak diren fitxategi automatizatuetan eta/edo ez automatizatuetan sartzeko baimena ematen du, bai eta horiek tratatzeko ere. Fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian inskribatuta daude.

    Datu pertsonalen bilketa eta tratamendua Euskal Hedabideen Behategiak onartutako segurtasun neurrien eta pribatutasun politikaren mende egongo dira, uneoro indarrean dagoen araudiaren arabera. Horien helburua, webguneko formularioetan besterik adierazi ezean, bazkideen, curriculum-en eta proiektuetako partaideen kudeaketarentzako emandako informazioa kudeatzea izango da.

    Informazio eskakizunean jasotzen diren datu pertsonalak eskatzailea ez den beste pertsona fisikoren batenak badira, horrek klausula honen edukiaren berri eman beharko die, sartu baino lehen, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (DBLO) 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    Erabiltzaileak une oro kontsultatu, zuzendu, ezeztatu eta aurkatu ahal izango ditu bere datu pertsonalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko araudian zehaztu legez. Horretarako, idazki bat bidali beharko du, NAN edo pasaportearen kopiarekin batera, Martin Ugalde kultur parkera, gudarien hiribidea 29, 20140 Andoain

    Pribatutasun politika

    Pribatutasun adierazpen honen bidez, Euskal Hedabideen Behategiak zuk emandako informazioa erabiltzeko politika azaltzen du:

    1. Euskal Hedabideen Behategiak aurreikusitako helburua lortzeko biltzen du informazio pertsonala.
    2. Ez da datu pertsonalik hirugarrengoentzako tratatuko, ezta horiei lagako ere, kaltetuak berariazko baimena eman ezean, edo non eta ez diren Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren 6.2 eta 11.2 artikuluetan ezarritako kasuak ematen.
    3. Euskal Hedabideen Behategiak kontratu harremanaren ondorioz bildutako datu pertsonalak, fitxategi automatizatu eta/edo ez automatizatuetan bilduta daudenak, kontsultatzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea bermatzen dizu uneoro, betiere indarrean den legerian zehaztutako moduan.
    4. Euskal Hedabideen Behategiak bilketaren helburua betetzeko beharrezko denboran gordeko ditu datuak, edo ondoren prozesatzeko beharko duen denboran. Hori pasata, blokeatuta geldituko dira, legearen arabera ezarritako epeetan.
    5. Euskal Hedabideen Behategiak datuak babesteko segurtasun neurriak hartu ditu, legeetan eskatutako mailen arabera, eta eskura dituen baliabide eta neurri tekniko guztiak ezarri ditu zuk emandako datu pertsonalak galtzea, behar ez bezala erabiltzea, aldatzea eta baimenik gabe erabiltzea saihesteko.

    Google

    Google API Service: Erabiltzaileen datu-politikak dioenari jarraiki, webgune honetan erabiltzaileek beren Google profila komunikabide baten kanal batekin lotu dezakete.

    Horretarako lehenengo beren komunikabideari dagokion kanala sortu beharko dute. Kanal batek webgune, app edo YouTube kanal bati egingo dio erreferentzia.
    Kanala sortuta dagoenean, aldamenean agertuko den "LOTU" izeneko botoiaren bidez, erabiltzailea Googlera bideratuko dugu login egin eta bere datuetarako sarbidea emateko baimena emateko.
    Behin baimena emandakoan, erabiltzailea berriz ere webgune honetara itzuliko da eta bertan bere Google profilean baimena duen Google Analytics edo YouTube kanalen zerrenda erakutsiko diogu.
    Zerrenda horretatik bat aukeratzean, profil edo kanal hori webgune honetako bere kanalari lotuta geldituko da eta era automatikoan berari dagozkion estatistikak deskargatzen hasiko da gure tresna. webgunera.

    Bi prozesu horietako edozein egiterakoan, erabiltzaile baten Google datuak gure plataforman gordetzen dira. Gure plataforman gordetzen diren datuak hauexek dira:

    Gordetako datu horiekin, honako datu hauek deskargatzen dira periodikoki:

    Google APIaren erabileraren jarraibideei jarraiki, zera adierazten dizugu zure datuei buruz:

    1. Zure datuetarako (zure eposta, zuk sarbidea duzun Google Analytics profilak edo/eta YouTube kontua) zuk webgune honetan zure webgune bat lotzean ematen diguzun baimenarekin atzitzen dugu Googleren OAuth2 protokoloa erabiliz eta bere jarraibideak betez.
    2. Zure eposta eta baimena eman ostean jasotako tokenak ez ditugu inon erakusten. Datu horiek ondoren zure webgunearen datuak atzitzeko erabiltzen dira.
    3. Zure eposta eta baimena eman ostean jasotako tokenak gure datubasean gordetzen ditugu inolako aldaketarik egin gabe. Inork ez du datu horietarako sarbiderik.
    4. Zure eposta eta baimena eman ostean jasotako tokenak ez dira beste inorekin partekatzen.

    Google APIaren erabileraren jarraibideei jarraiki, zera adierazten dizugu zuk lotutako webgunearen datuei buruz:

    1. Zure webgunearen datuetara horrela sartzen gara: zuk emandako baimena erabiliz, zure erabiltzailearen izenean jarduteko tokenak gordeta ditugu, eta era automatikoan hileroko datuak script bidez eta Googleren APIak erabiliz atzitzen ditugu.
    2. Zure webgunearen datuak zure webgunearen inguruko grafikoetan erakusten ditugu.
    3. Zure webgunearen datuak gure datubasean gordetzen ditugu, inolako aldaketarik egin gabe.
    4. Zure webgunearen datuak webgune honetan bertan erakusten dira eta hemengo erabiltzaileei bakarrik erakusten zaizkie.

    Webgune honek Googleren API zerbitzuen erabiltzaile-datuen erabilera-politikarekin eta datuen erabilera mugatuaren politikarekin bat egiten du.

    Facebook

    Webgune honen erabiltzaileek beren komumikabidearen kanalen informazioa ekartzeko, webgunan sortutako Facebook edo/eta Instagram kanalak beren benetako Facebook eta Instagram kontuekin lotu ditzakete.

    Horretarako Facebook-en eskaintzen duen Graph API erabiltzen du webgune honek.

    Delako Graph API hori erabiltzeko, komunikabide bakoitzaren arduradunak baimena eman behar digu bere izenean API horri eskaerak egiteko.

    Horretarako Facebook login prozesua abiatu behar du erabiltzaileak eta hori egitean bere izenean Facebooken Graph APIaren bidez datuak era automatikoan deskargatzeko baimena emango dio webgune honi.

    Prozesu hori egitean, webgune honek honako informazio hau gordeko du:

    Webgune honek Facebooken era honetako aplikazioak martxan izateko ezarrita dituen pribatutasun gidalerro eta baldintza teknikoekin bat egiten du.

    Legeria aplikagarria eta jurisdikzioa

    Baldintzok interpretatzearen edo ezartzearen ondorioz, edo webgunea erabiltzearen ondorioz, desadostasunik edo eztabaidarik sortzen bada, Euskal Hedabideen Behategiak eta erabiltzaileak Euskal Hedabideen Behategia dagoen tokian eskumena duten epaitegien eta auzitegien jurisdikzioaren eraginpean jartzea adosten dute, eta dagokien beste edozer eskumeni uko egiten diote.